Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Lanabesak | |
Prezioak |
SARRERA
Artisau batzuk “aizkora eta labanaren artisauak” direla esango nuke nik, gazte-gaztetandik mendian ibili direlako lanean, eta aizkora zein labana ogibidean zein aisialdian erabili dituztelako.
Hori dela-eta, ondo baino hobeto ezagutu dute lehengaia, zura alegia, eta artisautza lanak egiteko orduan nabaritu egiten da jakintza hori.
Sail honetan gure artean izan ditugun “aizkora eta labanaren artisauen” artean, gogora ditzagun Miguel Urroz koilaragilea, nekazaritzarako lanabesen maketak egiten dituen Ángel Santos Ruiz Moraza, eta zurezko kateak egiten dituen Román Aduriz.
Hauek guztiak haurrak zirenetik egon dira mendiarekin, zuhaitzekin, zurarekin, aizkorarekin eta labanarekin estuki lotuta.
Garai batean, euskal artzainak zurezko tresna batzuk eramaten zituen berekin ardiekin ibiltzen zenerako, hiru oinarrizko baldintza betetzen zituzten-eta: merkeak ziren (normalean artzainak berak egiten baitzituen); sendoak (ez ziren buztinezkoak bezain hauskorrak); eta zama gutxikoak (metalezkoak baino askoz hobeak). Horregatik, artzain gehienek honelako tresnak egiten ematen zuten beren aisialdia.
Gaurkoan ezagutuko dugun artisaua kaikugilea dela aipatu dugun arren, egiten ditu bestelako elementuak ere, abatza eta oporra alegia. Zurezkoak guztiak ere.