Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Bake-epaitegiek esparru penalean dauzkaten eskumenak aztertzeko, Prozedura Kriminaleko Legeari begiratu behar diogu lehenengo eta behin. Honen 14 artikulua da eskumen penala zehazten duena eta, Bake-Epaitegiei dagokienez, honen lehengo atalak hurrengoa xedatzen du:
“Instrukzio-Epaileak, falta-epaiketak ebazteko eta epaitza emateko, eskumena Emakumearen gaineko Indarkeria-Epaileari dagokionean izan ezik... Hala ere, Zigor Kodearen 626, 630, 632 eta 633 artikuluetan tipifikaturiko falten gaineko epaiketak faltok zein tokitan gertatu eta toki horretako Bake-Epaitegiak ebatziko ditu. Bake-Epaileek, berebat, Zigor Kodearen 620 artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan tipifikatutako falten gaineko epaiketak ebatziko ditu, ofenditua Kode bereko 153 artikuluan aipatutako pertsonetatik bat denean izan ezik”.
Ikus dezakegun moduan, Bake-Epailearen esparru penalean falta zehatz batzuk daude besterik ez, eta ez deliturik. Hortaz, egitateak ebazteko erabili beharreko prozedura Prozedura Kriminaleko Legearen VI. liburuan aurreikusitako falta-epaiketarako prozedura izango da beti. Prozedura honen ezaugarriak erraztasuna, azkartasuna eta bizkortasuna dira, ikuspegi penaletik ebatziriko egitateek daukaten garrantzi txikiarekin bat datorrena.
Aurrekoaz gain, batzuetan Bake-Epategiek epai-kooperazio edo -laguntzagatik zeregin zehatz batzuk burutu behar izango dituztela kontuan hartu behar da; horietan zigor-prozesu bat ebazten ari den jurisdikzio-organo batek beren laguntza eskatzen die —adibidez, beren lurraldea eginbideren bat burutzea— (BJLO-aren 273 eta hurrengo artk.).
Argazkia: maveric2003.
http://www.flickr.com/photos/maveric2003/96151617/
Azter ditzagun banan-banan Bake-Epaitegiek ebazten dituzten falta guztiak:
Lehenengoz, Zigor-Kodearen 626 artikuluak xedatzen du Administrazioaren edo ondasunen jabeen behar bezalako baimenik gabe jabari publiko edo pribatuko ondasun higiezinak histen dituzten pertsonei bi egunetatik sei arteko lokalizazio iraunkorraren edo hiru egunetatik bederatzi arte gizartearen mesederako lanen zigorra ezarriko zaizkiela.
Bake-Epaitegien bigarren eskumena Kode Penalaren 630 artikuluan aurkitzen dugu: Xiringak, edozein kasutan, edo bestelako tresna arriskutsuak uzten dituztenei, pertsonei kalte eragin diezaieketen edo gaixotasunez kutsatu diezaieketen modu eta inguruabarretan, edo adingabeak sarritan joaten diren tokietan, sei egunetatik hamar arteko lokalizazio iraunkorraren edo hilabetetik bi arteko isunaren zigorra ezarriko zaie.
Hirugarrenez, Bake-Epaileak landare eta animalien gaineko faltak ebazteko eskumena bereganatuko du baita ere, Zigor-Kodeak bere 632 artikuluan, bi paragrafo desberdinetan, hurrengoa xedatzen baitu:
Halaber, Auzitegi edo Epaitegi baten entzunaldian ordenaren nahasmena era arinean eragiten duten egitateak, edo jendaurreko ekitaldietan, kirol-zein kultura-ikuskuzun, ospakizun edo bilera jendetsuetan eragindakoak ebatziko dituzte Bake-Epaileek; falta horien erantzuleei bi egunetatik hamabi arteko lokalizazio iraunkorraren eta 10 egunetatik 30 arteko isunaren zigorrak ezarriko dizkiete (ZK-aren 633 art.).
Azkenik, Bake-Epaileek Zigor-Kodearen 620 artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan aurreikusitako faltak ezagutuko dituzte, hau da:
Falta horietarako Bake-Epaileek 10 egunetik 20 arteko isunaren zigorra ezarriko dute. Horrez gain, aipaturiko egitate horiekin lotuta azpimarratu behar dugu laidotutako pertsonaren edo bere lege-ordezkariaren salaketan bitartez pertsegi daitezkeela soil-soilik, hots, inoiz ez Ministerio Fiskalaren ekimenez.
Beste aldetik, eta betiere Zigor-Kodearen 620 artikuluak aurreikusitako faltekin lotuta, egitate horiek ebazteaz Emakumeen aurkako Bortxakeri-Epaitegiak arduratuko dira —eta, ondorioz, Bake-Epaitegien eskumen-esparrutik kanpo geratuko dira— hurrengo egoeratan: biktima ezkontidea denean edo izan denean, edota antzeko afektibitate-harremanez berarekin loturik dagoenean edo egon denean, elkarrekin bizi ez arren; edota odol, adopzio zein ezkontzaren bidezko ahaidetasunagatik, bere zein bere ezkontidearen edo berarekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba-arrebak direnean; edota berarekin bizi diren zein bere ezkontidearen edo berarekin bizi denaren guraso-ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren menpe dauden adingabe edo ezgaiak direnean; edota edozein motatako harremanaren bitartez familia-elkarbizitzaren gunean sartuta dagoen beste edozein pertsona denean; edota beren ahuleziagatik zentro publiko nahiz pribatuetan zaintza edo jagoletzapean dauden pertsonak direnean (ZK-aren 173.2 art.).