Historia

Découpage hitza, frantsesezko découper (ebaki) aditzetik dator. Izan ere, decoupage teknika marrazki edo motibo bat ebaki eta gero beste euskarri batean txertatzean baitatza. Sistema horren bidez apaindutako altzarietan, adibidez, apaingarria (lorea, txoria, etab.) zuraren gainean itsasten da, eta, lehortu eta atxiki ondoren, geruza xume bat ematen zaio, gehienetan esmalte gardena erabiliz. Antzeko zerbait egin daiteke bestelako materialekin ere: metalarekin, harriarekin eta abarrekin.

Teknika hori Europan sortu zen XVII. mendearen amaieran. Gero herrialde guztietara hedatu zen eta, Victoria I.aren garaian, bere unerik gorena izan zuen Ingalaterran. Venezian, berriz, marketeriaren teknikarekin alderatu eta “Veneziako arte pobrea” esaten zioten.

Hasieran, erlijioarekin lotutako gaiak, loreak, txoriak, etab. izaten ziren motiborik ohikoenak. Gehienbat zurezko altzariak apaintzeko erabiltzen ziren: armairuak, kutxatzarrak, mahaitxoak, aulkiak, ohe-buruak, erretiluak, etab.

Precios

Precios orientativos:

· Vacía-bolsillos en decoupage, desde 8 €.
· Cuadros de arena desde 12 €

Rosa Garralda
Decoupage sistema eta harea-koadroak

Antxon AGUIRRE SORONDO

Rosa Garralda
Aspra kalea, 5
31487 LEDEA / NAFARROA
Telefonoa: 637 53 18 17
Emaila: elaia39@yahoo.es

Rosa Garralda

Sarrera

Beira lantzen duten artisauak ekarri izan ditugu lehenago ere aldizkari honetara. Gogoan ditugu, esaterako:

· Beira puztua: EUSKONEWS, 152. zk.
· Beira beruneztatua: EUSKONEWS, 221., 233., 363. eta 431. zenbakiak.
· Tiffany beira: EUSKONEWS, 233. eta 291. zenbakiak.
· Fusing beira: EUSKONEWS, 267., 329. eta 371. zenbakiak.
· Beira tailatzea: EUSKONEWS, 281. zk.

Oraingo honetan ekarri dugun emakume artisauak, beira lantzeko modalitate berria erabiltzen du, decoupage teknika, hain zuzen ere.

Artisau horren beste ekoizpen motari dagokionez, hemen lehenengo aldiz aipatuko ditugu harea-koadroak.

Artisaua

Rosa Garralda

Rosa Garralda Zangozan jaio zen 1962ko abenduaren 11n. Jaioterrian, UBI arte ikasi zuen. Txiki-txikitatik oso gogokoak zituen musika eta eskulanak: jostea, gurutze-puntua bordatzea, margotzea, etab.

Julian Pozarekin ezkondu eta seme bat dute, Rubén, 1982an jaio eta automobilgintzan lan egiten duena.

Senarra garraiolari denez eta etxetik kanpo ordu asko egiten dituenez, Rosak astialdi luzeak izaten ditu eta 2003an artisau-lanak egiten hasi zen. Bitxia bada ere, Julian senarrak ere oso gogokoak ditu eskulanak eta astia duenean eltzegintzan jarduten du.

Produktuak

Bi motatako produktuak ditu: decoupage sistemaren bitartez apaindutako beirak, batetik, eta harea-koadroak, bestetik.

Harea-koadroak mandatuz egiten ditu gehienetan.

Beirak 300 x 150 milimetrokoak izaten dira, eta koadroak, berriz, 600 x 400 milimetrokoak.

Bere produktuak artisautza-azoketan eta Erdi Arokoetan saltzen ditu, Nafarroan eta Gipuzkoan.

Prozesuak

Rosa Garralda

Ikus ditzagun, azaletik bada ere, lanean erabiltzen dituen teknikak:

A. Beira découpage sistema bidez lantzea

Gure kasuan, beira lantzeko, artisauak beira garden batean moldatzen ditu motiboak, beiraren atzeko aldean. Gero, estaltzeko erabiltzen duen elementua ipintzen du, feltro fina gehienetan; horrela, apaindutako beira sortzen da, eta hautsontzi gisa edo zintzilikatzeko koadro modura erabil daiteke.

B. Harea-koadroak

Koadro horietan, motiboak, margoturik egon beharrean, harez egindakoak izaten dira, ikusiko dugun bezala.

Rosa Garralda

Harea-koadroak, bada, honela egiten dira:

1. Ibaietako edo hondartzetako harea aukeratzen du, ahalik eta garbiena eta berdinena.
2. Harea bahetzen du, testura eta lodiera (tamaina) bereko harea lortzeko.
3. Hainbat kolore erabiliz, harea tindatzen du. Gure artisauak dendetan saltzen diren tindu kimikoak erabiltzen ditu.
4. Kartoiaren gainean, motiboak marrazten ditu. Batzuetan, luma-kartoia erabiltzen du oinarri modura, horman zintzilikatzerakoan ahalik eta pisu gutxiena izan dezan.
5. Koadroei kola-geruza bat ematen die atzealdean.
6. Kola dagoen guneetan, koloreetako hareak isurtzen ditu.
7. Lehortu ondoren, berniz-geruza bat ematen dio finkatzeko, aerosola edo spraya erabiliz.
8. Bezeroak markoa ipintzen die gero. Batzuetan, beira edo polikarbonatozko plaka babeslea ere ipintzen die.

Afrikako gaiak sarri erabiltzen ditu apaingarri modura, oso ondo uztartzen direlako oinarrizko materialarekin: harearekin.

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media