Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Genero sistema

Hamarkadetan ari gara giza-jardueraren alor guztietan behar diren aldaketa sakonei aurre egiten. Eusko Ikaskuntzak antolatu duen XVII. Kongresuak erabaki du zuzenean heltzea eginkizun zail honi, hainbat alorretan ideiak eta diskurtso berritzaileak sortzeko apustua bultzatuz. Kongresua beteko duen zati garrantzitsu bat generoaren inguruko eztabaidak izango dira, irudikatuz gure gizarteak gizonen eta emakumeen artean sortzen eta erreproduzitzen dituen erabateko ezberdintasunak, zeintzuk probokatzen duten emakumeek eta gizonek aukera desberdinak izatea iristeko prestigio, botere eta maila ekonomiko, sozial, kultural eta politiko eremu altuetara. Emakumeen hezkuntza bideratzen jarraitzen da eremu pribatuaren jabe izateko, besteenganako zainketetan eta arretan. Gizonak sozializatzen dira arrakasta lortzeko lan eremuan, politikan, kulturan edo kiroletan. Gizarteak, gehien bat komunikabideen bitartez, gizonen arrakastak ospatzen ditu; bitartean emakumeen lana bigarren maila batean gelditzen da. Ia inork ez du hitz egiten historikoki emakumeek pairatu duten diskriminazioaren inguruan erdietsi diren lorpenei buruz.

Hala ere, XXI. mendeak aurre egin beharko dio –azkenean gertatzen bada– pertsonak garen heinean dugun bizimodu, izakera eta sentitzeko era iraultzatzera deitua dagoen erronkari: Zaintzea. Gure gizarteak benetan etorkizun hobea, gizakizkoagoa eta iraunkorragoa amestu nahi badu, zintzoki eta bete-betean heldu beharko dio zaintzeko eta zainduak izateko dugun eskubideari. Zainduak izateko beharra zein zaintzeko betebeharra emakumeek eta gizonek esperimentatu behar dituzte, ez norbanakoaren lan edo lan pribatu gisa, baizik eta gizarte eragile guztien lan gisa, konpromiso kolektibo bat eramango gaituena gizarte paritarioago batera non garapen pertsonal, emozional eta profesionalerako aukerak berdinak izango diren guztiontzat.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media