Prezioak

Eraztunen, belarritakoen, eskumuturrekoen, lepokoen, paparrekoen eta antzeko bitxien prezioa 5 €-tik gorakoa da. Prezioa aldatu egiten da, izan ere, erabilitako material (zilarra, urrea...), harri edo koral motaren, tamainaren eta beste zenbait ezaugarriren arabera.

Marta Irusta
Pitxiak

Antxon AGUIRRE SORONDO

Marta Irusta Trucios
Ostoa kalea, 8
20600 EIBAR / GIPUZKOA
Posta-helbidea: martairusta@hotmail.com

Marta Irusta

Sarrera

Berriki kaleratutako fitxa batean adierazi genuenez, zilarra lantzen duten artisauena gure elkarrizketetan sarrien parte hartu duen taldeetako bat dugu.  Hain zuzen, EUSKONEWS aldizkariaren 237, 295, 317, 341, 475, 481, 501 eta 507. aleetan izan ditugu gurekin.

Horiei buruzko fitxetan, zilarraren eta bitxien inguruko historia, mitologia, sinesmenak eta etnografia aztertu, harriei, zinginarriei eta ofizioari lotutako terminoen esanahiak argitu eta etnografiaren eta sinesmen arteko loturak jorratu ditugu.

Gaurko fitxan ere, zilarra eta harriak lantzen dituen beste artisau batekin hitz egingo dugu. Marta Irusta Trucios eibartarra irudimen handiko emakumea da. Lanetan, emaitza bikainak lortzen ditu baliabide gutxirekin.

Eibar, artisauen sorlekua

Marta Irusta

Armagintzak, tradizio luzeko eta sakon errotutako jarduera izanik, artisau-ofizio ugariren beharra izan du betidanik ekoizpen-lanetarako. Gure aldizkarian, honako hauek argitaratu ditugu:

- José Antonio Bastida, kulata-pikatzailea (EUSKONEWS 477. zk.).

- Vicente Alberdi, grabatzailea (EUSKONEWS 433. zk.).

- Salvador Sánchez, grabatzailea (EUSKONEWS 439. zk.).

- Mª Asunción Nogués, damaskinatzailea (EUSKONEWS 449. zk.).

Artisau-ofizio horietan oinarrituz, beste hainbat ere sortu ziren Eibarko hiribilduan. Gure aldizkarian, adibidez, horietako batzuen berri eman dugu. Ekar ditzagun gogora:

- Josune Mugerza eta Nerea Lazpita, ESKULAN, beira-lanak  (EUSKONEWS 531. zk.).

- Iratxe Unanua, arropa pintatua (EUSKONEWS 553. zk.).

- Juan Antonio Guisasola, telazko panpinak (EUSKONEWS 176. zk.).

- Arrate Bidasola, aromaterapiarako produktuak (EUSKONEWS 523. zk.).

- Barrenetxeatarrak, Donostiara joandako okinak eta pastelgileak (EUSKONEWS 487. zk.).

- Eta gaurko artisaua: Marta Irusta bitxigilea.

Udaleko artisauek elkartea sortu dute: EIBART, Eibarko Artisauen Elkartea.

Orain arte alde onak aipatu ditugu, baina txarrak ere hor daude. Zoritxarrez, Eibarren, damaskinatugintzaren sorterrian, jadanik ez dago damaskinatu-eskolarik, eta ofizioa galzorian dago. Merkatua gainbeheran erori da, industrializazioaren eta damaskinatuen “antzeko” (baina ez pareko) piezak egiteko erabiltzen diren prozesu mekanikoen ondorioz. Horri guztiari borondate politikorik eza gehitu zaionez, damaskinatugintza ia berehala desagertuko da.

Artisaua

Marta Irusta

Gure artisaua 1973an jaio zen Eibarren. Aitona artisaua zen: damaskinatzailea, alegia.

Martak Eibarren ikasi zuen, eta 1998an Gasteizera joan zen bitxigintza-ikastaroak egitera. Gero, gehiago trebatzeko, Tasco-ko (Mexikoko) Arte Praktikoen Eskolara joan zen.

Eibarrera itzuli eta zilarrezko bitxiak egiteari ekin zion. Denboraren poderioz, bisuteriazko lanak, merkeagoak, egiten hasi zen, gehiago saltzen direlako.

EIBARTeko (Eibarko Artisau Elkarteko) kidea da, eta lehendakaria ere izan da.

2010ean, Martaren lanak ikusgai egon dira Eibarko Arrate Kultur Elkartearen aretoan.

Eskulan-eskolak eman dizkie gazteei.

Produktuak

Eskumuturrekoak, lepokoak, eraztunak, belarritakoak, paparrekoak eta antzeko elementuak egiten ditu, orijinalak beti.

1.- Zilarrezkoak.

2.- Bisuteriazkoak, material merkeagoak erabiliz.

Gure artisauaren dohainik nabarmenena originaltasuna da, oso irudimen handiko lanak egiten baititu, bereziak eta berritzaileak diseinu, forma eta bolumenetan.

Martak dioenez, “beste era bateko bitxiak sortzen saiatzen naiz, bai formetan, bai materialetan”.

Inguruetako azoketan (Euskal Herrian, eta baita Burgosen ere) eta dendetan saltzen ditu lanak, edo tailerrean, zuzenean, lagun eta bezeroei.

Eskualdeko Erdi Aroko azoka batzuetan ere parte hartu du.

Marta Irusta

Prozesuak

Ez du egiten aldez aurreko marrazkirik; pieza lantzen hasten da eta kito, besterik gabe. Artisauaren hitzetan, “bitxia berez sortzen da nire eskuetan”, eta, beraz, “berezkotasun” horren mende uzten du prozesua.

Gehienetan zilarrezko bitxiak egiten ditu, baina harri erdibitxiak, koralak... ere   erabiltzen ditu lanetarako.

Batzuetan, patinaz estaltzen du zilarra, zahar-itxura emateko.

Sopletea erabiltzen du. Ez du mikrofusio-laberik, eta horrelako lanak kanpora bidaltzen ditu. Baina argizarizko “zuhaitzak” edo moldeak berak egiten ditu. Moldeak labean sartzen ditu piezak sortzeko, eta, gero, landu eta bukatu egiten ditu. Era berean, zilarra urtu egiten du, eta laminak ere bai.

Martak dioenez, lanerako ez ditu behar makina eta erreminta asko: sopletea, urtzeko arragoa, zilarra ijezteko edo birarazteko makina txiki bat, haria luzatzeko beste bat etab.

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media